XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez nekien neskei bularra hilekoa etorri baino lehen hazten zitzaienik.

Nire aldaketak askoz sinpleagoak direla dirudi, ahotsarena adibidez.

Lehen egunean izeba Pamek deitu zuen telefonotik eta osaba Boben ebakuntzaz hasi zitzaidan kontutan, aita nintzelakoan.

Edozein modutan, Sallyren titiez diodana egia da.

Martxoak 3, igandea

Hasita zaude? irakurtzen aritu naiz, baina amarekin hitz egitera nindoan bakoitzean Pete zebilen inguruan.

Halako batean ama konturatu da eta ospitalean dagoen osaba Bob ikustera gindoazenean hobe zuela Petek etxeko lanak egiten geratzea esan du.

Hilekoa izaten noiz hasiko ote naizen galdetu diot autoan, Gabonetatik hona titiak hazten ari baitzazkit.

Liburuak dio neska gehienak bederatzi eta hamazazpi urte artean hasten direla.

Amak esan dit neska batzuek bularra hazten hasi orduko izaten dutela eta beste batzuek handik urteetara, eta bata zein beste normalak direla.

Hasieran ez pentsatzeko hilekoa hilero etorriko zaidanik esan dit, odol tanta batzuk izan ditzakedala eta gero denboraldi batean ezer ez.

Hilero hasitakoan, aldi bakoitzean galduko dudan odola 70en bat mililitrotakoa izango omen da.

Emakumezko gehienek hilekoa hilero baldin badute ere, badira hiru astean behin dutenetakoak ere, eta sei astetik behin beste batzuek.

Hilekoaren iraupena ere gehiago edo gutxiago izan daiteke, egun bakar batetik edo pare batetik astebetera.

Konpresa pakete bat erosiko didala esan dit amak, prest egoteko.

Ospitalean loreak eman dizkiogu osaba Bobi.

Kiratsa zegoen ospitalean, desinfekzioan ibilitako kaleko komunetan bezala, eta osaba Bob ezin astunago jarri da.